Egurrezko egiturak

Egurrezko egiturak

Zumitza Eraikuntzak egurrezko egituren eraberritze proiektuetan espezialista da. Bere zerbitzua honakoan oinarritzen da: egituren diseinu eta eraikuntza, materialaren kalitatea bermatuz eta ingurugiroa errespetatuz. Honakoak dira berezitasunak:

  • Egituren garbiketa jario makinarekin.
  • Habeen, zutabeen, gapirioen eta mentsulen eraberritzea, konponketa eta berreskuratzea. Horretarako, zuntzezko ainguraketarekin erretxinezko protesiak egiten dira.
  • Egiturazko egurren birziklapena artisau-eraikuntza lanetarako.
  • Begiratoki eta balkoien eraikuntza.
  • Egurrezko arotzeria lanen ordezkapena.

Informazio gehiago eskatu